Itxi

Athletic Club

Punturik gabe

Elxek markagailua irauli dio Bilbao Athletici (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Unai Lopezen gola ezerezean utzi dute Lehen Mailatik jaitsitako taldeak egin dituen biek. Bilbao Athletic punturik gabe dago sailkapenean.

  • Villalibre, partida bukatzean / EITB.

    Villalibre, partida bukatzean / EITB.

Bilbao Athleticek 2-1 galdu du Elxen aurka, eta oraindik ez du punturik eskuratu Adelante Ligan. Alacanteko taldeak partida irauli du. Nagusi izan dira etxekoak, baina Bilbao Athleticek bigarren zatian egindako golak gauzak zaildu dizkie.

Elx nagusi izan da lehen zatian, baina ez du sakontasunik izan eta ez du errematerik egin. Etxeko taldeak izan du baloiaren jabetza, baina Bilbao Athletic ondo egon da atzean. Aurrean, aldiz, ez du ia abagunerik sortu.

Hala ere, Unai Lopezek taldea aurreratu du 61. minutuan, bigarren zatian Bilbao Athletic erasokorrago atera baita. Bi minutu geroago, baina, Armandok berdinketa ezarri du markagailuan, eta Sergio Leonek garaipena eman dio 72.ean.

FITXA TEKNIKOA

Elx: Javi Jimenez; Cifuentes, Hugo Alvarez, Armando, Alex Martinez; Lolo, Pelayo (Nono, 48. min); Alex Moreno, Alvaro; Sergio Leon (Anaba, 77. min) eta Hector Hernandez (Espinosa, 52. min).

Bilbao Athletic: Remiro; Jon Iru, Yeray, Gil, Iriondo (Villalibre, 71. min); Vesga, Undabarrera (Guarrotxena, 85. min); Unai Lopez, Iturraspe G (Jurgi, 59. min), Seguin eta Santamaría.

Golak: 0-1, 61. min: Unai Lopez. 1-1, 63. min: Armando. 2-1, 72. min: Sergio Leon.

Leon.