Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Europa Ligarako abonamenduak, 50 eta 220 euro artean

Agentziak | Erredakzioa

Bazkideei dagokienez, 21 eta 63 euro artean ordaindu beharko dituzte, Athleticek San Mamesen jokatuko dituen hiru partidak ikusteko. Lehenengoa irailaren 17an jokatuko dute, Augsburgen aurka.

  • Athleticeko jokalariak, Elustondok Zilinari egindako gola ospatzen. Efe.

    Athleticeko jokalariak, Elustondok Zilinari egindako gola ospatzen. Efe.

Athleticeko bazkideek 21,6 eta 63 euro artean ordaindu beharko dituzte San Mamesen Europa Ligako multzoen faseko hiru partidak ikusteko: Augsburg (irailak 17), Partizan (irailak 5) eta AZ Alkmaar (abenduak 10).

Klubak jakitera eman duenez, 44.000 bazkideek Athleticen webgunean bertan aktibatu ditzakete euren karnetak, gaur, ostirala, hasi eta irailaren 10eko 18:30 arte. San Mameseko txarteldegiak ere zabalik izango dituzte irailaren 6a eta 10a artean.

Bazkideek partida bakoitza ikusteko sarrera solteak ere erosi ahal izango dituzte, 12 eta 35 euro arteko prezioan.

Bazkideak ez direnei dagokienez, irailaren 13tik 17ra erosi ahal izango dituzte hiru partidak ikusteko abonamenduak, 50 eta 220 euro artean. Lehen partida (Augsburg, irailaren 17an) bakarrik ikusteko sarrera 25 eta 110 euro arteko prezioan erosi ahal izango dute.

ango dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Europa Liga 2023