Itxi

Athletic Club

Asteazkena, 21:00etan

Athleticen beharra, Real Madrilen lehen azterketa gogorra

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorriek garaipena behar dute Ligan, ez dutelako emaitza onik atera, beste lehiaketetan ez bezala. Real Madrilek ez du oraindik San Mames berrian irabazi.

  • Ligako klasikoa, asteazkenean 21:00etan / EFE.

    Ligako klasikoa, asteazkenean 21:00etan / EFE.

Athleticek Real Madril hartuko du, asteazkenean 21:00etan. Lau jardunalditan hiru puntu baino ez du eskuratu, Superkopan eta Europa Ligan emaitza onak izan dituen arren.

Ernesto Valverderen taldeak egutegi zaila du aurrean. Real Madrilen ostean, Realari egingo dio bisita eta Valentzia hartuko du. Beraz, ez dute aukerarik galdu nahi, beheko postuetan ez sartzeko.

Ligan ez dituzte emaitza onik lortu, baina Superkopan bikain aritu ziren Bartzelonaren aurka, eta Europa Ligako multzoen fasea ere ondo hasi dute, bi kanpoaketa igarota gainera. Etxean partida bakarra galduute, Bartzelonaren aurka Ligako partida berdinduan (0-1).

Aduriz nabarmentzen da guztien gainetik. 34 urterekin, Europako liga txapelketa handien artean bigarren goleatzaile nagusia da. Borussia Dortumndeko Pierre-Emerich Aubameyangek besterik ez du gol gehiago sartu: 10, donostiarrak baino bat gehiago.

Aurrelariarekin batera, El Madrileko hamaikakoan egon ez ziren batzuk ere itzuliko dira, hala nola, Etxeita, Beñat, Susaeta eta Raul Garcia.

Real Madril ez da oso erregularra izan jokoan. Gainera, San Mamesen jokatutako bi partidetan ez du irabazi, eta Rafa Benitezek ez zuen garaipena lortu iaz Napolirekin jokatutakoan.

Sergio Ramos ez dago oraindik osasuta, eta Pepe eta Varane izango dira erdiko atzelariak. James eta Bale lesionatuta daude. Zelaierdian indarra nahi du Benitezek, eta Casemiro sartzeko aukera dago. Toni Kroos eta Luka Modricentzat laguntza izan daiteke espero den borrokan.

Cristiano Ronaldok, gola lortuko balu, bere inoizko markarik onena haustuko luke Real Madrilekin: bost gol bost partidatan jarraian. Keylor Navas ere gertu dago atezain zuri batek inoiz egindako hasierarik onena ezartzetik. Ez diote golik egin.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raul Garcia, Sabin; eta Aduriz.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Pepe, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric, Isco; Cristiano Ronaldo eta Benzema.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic