Itxi

Athletic Club

1-0 galdu du Kordobaren aurka

Bilbao Athleticek etxetik kanpo garaipenik lortu gabe jarraitzen du

Erredakzioa

Kordobak 1-0 irabazi dio talde zuri-gorriari. Yerayk 22. minutuan penaltia egin eta Raul de Tomasek sartu duen golak erabakita utzi du norgehiagoka.

  • Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

    Bilbao Athleticeko jokalariak Kordoban galdu ostean. Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek ez du garaipena ezagutzen etxetik kanpo jokatu dituen partidetan. Larunbat honetan, bolada txarrari agur esateko asmoa zuen Zigandak zuzentzen duen taldeak, baina Kordobak 1-0 irabazi dio talde bizkaitarrari eta estatistika horrekin jarrituko du talde zuri-gorriak.

Partida erritmo biziarekin hasi da, baina 22. minutuan Yerayk penalti argia egin dio Andoneri eta Raul de Tomasek sartu du 1-0ekoa hamaika metroetatik. Remiro atezainak jaurtiketaren aldea asmatu du, baina ezin izan du gola eragotzi. Norgehiagoka etxeko taldearen aldeko 1-0ekoarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian, Bilbao Athleticek erasora jo du berdinketaren bila eta abagune argiak izan dituen arren, ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu. Partidako 65. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa batek Kordobako defentsa batek ukitu eta baloiak langa jo du. 78. minutuan, Saboritek area barruan egin duen jaurtiketa atezainaren eskuetara joan da.

Amaieran, De Tomasek sartutako golak erabaki du partida eta Bilbao Athletic punturik gabe itzuli da etxera.

Fitxa teknikoa:

1- Kordoba: Razak, Stankevicius, Deivid, Hector Rodas (Luso, 58. min), Cisma; Nando (Fidel, 66. min), Rafa Galvez, Markovic, Pedro Rios; Raul de Tomas (Pineda, 75. min) eta Florin.

0- Bilbao Athletic: Remiro; Gil, Yeray Alvarez (Iturraspe, 77. min), Unai Bilbao (Villalibre, 63. min), Saborit; Undabarrena, Vesga; Guarrotxena (Oteo, 70. min), Iñigo Cordoba, Unai Lopez; Urtzi Iriondo.

Gola: 1-0, 23. min: Raul de Tomas (p).

Epailea: Cuadra Fernandez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic