Itxi

Athletic Club

7 sukaldari bizkaitar

Bederatzi Michelin izar batuko dira San Mameseko VIP palkoetan

Erredakzioa

Sari garrantzitsu hau jaso duten zazpi sukaldari bizkaitar arduratuko dira 'San Mames VIP Area' guneko gastronomiaz partida egunetan.

  • San Mames. Argazkia: EFE

    San Mames. Argazkia: EFE

Guztira bederatzi Michelin izar batzen dituzten zazpi sukaldari bizkaitar arduratuko dira San Mameseko VIP palkoetako gastronomiaz. 'San Mames VIP Area' gunea azaroaren amaieran inauguratuko da.

Hiru Michelin izar dituen Azurmendi Jatetexeko Eneko Atxa eta Michelin izar bana duten Daniel Garcia (Zortziko), Fernando Canales (Etxanobe), Jabier Gartzia (Boroa), Josean Alija (Nerua Guggenheim Bilbao), Jose Miguel Olazabalaga (Aizian) eta Zuriñe Garcia (Andra Mari) sukaldariek osatuko dute San Mameseko VIP palkoetako 'chef' taldea.

Eneko Atxa eta Josean Alija izan ezik, arrazoi pertsonalengatik ezin izan dutelako, beste sukaldari gutziak San Mamesen bildu dira astelehen honetan, proiektuaren aurkezpen ekitaldian.

'San Mames VIP Area' guneak 6.000 metro karratu izango ditu erdiko eraztunean eta 2.800 banakako besaulki izango ditu guztira. 52 palko egongo dira VIP gunean eta 8, 10 edo 12 pertsonentzako tokia izango dute. Urteko alokairua 32.000 eta 75.600 euro artekoa (gehi BEZ) izango da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic