Itxi

Athletic Club

Partida, igandean

Ia bederatzi urte daramatza Athleticek Riazorren irabazi barik

Agentziak | Erredakzioa

Deportivok eta Athleticek 43 aldiz neurtu dituzte indarrak Riazorren: galiziarrek 24 partida irabazi dituzte, bilbotarrek 7 eta 12 berdinketarekin amaitu dira.

  • Zuri-gorrien azken garaipenan Mané zen bilbotarren entrenatzailea. Efe.

    Zuri-gorrien azken garaipenan Mané zen bilbotarren entrenatzailea. Efe.

Athleticek Deportivoren aurka jokatuko du igandean Riazorren. Ia bederatzi urte daramatzate zuri-gorriek Deportivoren estadioan irabazi barik: azken sei bisitetan, gainera, bost aldiz galtzaile atera dira.

Azken aldiz 2006ko abenduaren 16an gailendu zen Athletic, José Manuel Esnal 'Mané' entrenatzaile zela. Partida 0-2 amaitu zen Javi Martinezek egindako bi golei esker, orduan Joaquin Caparrosek entrenatzen zuen taldearen aurka..

Ordutik eta Depor 2011n Bigarren Mailara jaitsi zen arte, bilbotarrek lau porrot jarraian jaso zituzten Riazorren: lehenengoa, 3-0, 2007-2008 denboraldian (Coloccini, Sergio, penaltiz, eta Filipe Luis).

Hurrengoetan, Deporrek 3-1 irabazi zuen 2008-2009 denboraldian (Zé Castro, Verdú, penaltiz, eta Guardado/Javi Martínez) eta 2009-2010ean (Filipe Luis, Juca eta Pablo Álvarez/Colotto, bere atean). 2010-2011n, aldiz, 2-1 gailendu ziren galiziarrak (Adrián eta Castillo, bere atean/Toquero).

Porroten bolada hori etetea lortu zuten bizkaitarrek 2012-2013an bana eginda (Bruno Gama/Llorente), baina iaz berriro ere galtzaile atera ziren 1-0 Ivan Cavaleirok sartutako golaren ondorioz.

Deportivok eta Athleticek 43 aldiz neurtu dituzte indarrak Riazorren: galiziarrek 24 partida irabazi dituzte, bilbotarrek 7 eta 12 berdinketarekin amaitu dira. Deporrek 73 gol egin ditu, eta Athleticek, 37.

Athleticek, 37.