Itxi

Athletic Club

Lesionatuta

Kike Solak haustura muskularra du eta baja izango da Betisen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Igandeko partidarako Iker Muniain eta Mikel Ricoren bajei batu zaie aurrelari zurigorria.

  • Kike Sola, Zilinaren aurkako neurketan / EFE.

    Kike Sola, Zilinaren aurkako neurketan / EFE.

Kike Solak "haustura muskularra dauka ezker aldakako kanpoko buxatzailean", eta baja ia ziurra da Betisen aurkako igandeko partidarako.

Athleticeko jokalaria ez da sartu azken lau partidetako deialdietan, erabaki teknikoarengatik, eta "bilakaeraren zai" dago, talde zurigorriak emandako jakinazarpen medikoaren arabera.

Solaren bajari Iker Muniain eta Mikel Ricorenak batu behar zaizkio. Ander Iturraspe ere zalantza da hurrengo partidarako. Azken neurketetan ez da egon, eta gaur korrika egin du entrenamenduan, Iñaki Williamsekin batera.

Williamsek, hala ere, ez du arazorik izango jokatzeko. Aymeric Laportek eta Markel Susaetak ere ez. Atzo aparte entrenatu ziren, baina gaur taldearekin egin dute.

ekin egin dute.