Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:30ean

Athleticek bolada onari eutsi nahi dio Betisen aurka

Erredakzioa

Partizanen eta Sportigen aurka garaipenak lortu ostean, talde zuri-gorriak hiru puntuak eskuratu nahi ditu igande honetan, 20:30ean, Benito Villamarinen.

  • Beñat. Argazkia: EFE

    Beñat Betisen aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Athleticek Betisen aurka jokatuko du igande honetan Benito Villamarinen, 20:30ean. Zuri-gorriak Europa Ligan Partizanen aurka eta Ligan Sportingen aurka garaipenak lortzetik datoz, eta Sevillan ere hiru puntuak lortu nahi dituzte. Betisek bana (1-1) berdindu zuen Granadaren aurka iragan jardunaldian eta Athleticek baino puntu bat gehiago du sailkapenean.

Partida berezia izango da Beñat Etxebarriarentzat. Lehen Mailara iristea ahalbidetu dion eta beragan konfidantza handia jarri zuen taldearen aurka jokatuko du. Gainera, Pepe Mel bere entrenatzaile ohiarekin elkartuko da berriro. Westermann, Renella eta Vargas baja izango dira Athleticen aurka jokatzeko, baina Van der Vaart eta Jorge Molina deialdian sartu dira.

Valverdek Sportingen aurka jokatu zuen hamaikakoa errepikatuko duela dirudi. Iraizoz izango da atean, De Marcosek, Etxeitak, Laportek eta Balenziagak osatuko dute defentsako lerroa, zelai erdian Beñat eta San Jose egongo dira Raul Garcia aurretik izango dutelarik. Hegaletan Susaeta eta Williams, eta, aurrealdean Adurizek jokatuko du.

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Adan; Piccini, Bruno, Pezzella, Varela; N'Diaye, Petros edo Van Wolfswinkel; Joaquin, Dani Ceballos, Portillo; eta Ruben Castro.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga, San Jose, Beñat; Williams, Raúl García, Susaeta; eta Aduriz.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 20.30ean.

trong>20.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic