Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Sabin Merino: 'Partizanen aurka ezin gara erlaxatu'

Agentziak | Erredakzioa

Athleticek talde serbiarraren aurka jokatuko du ostegun honetan, San Mamesen. "Partidaren bila atera behar gara lehen minututik", gaineratu du jokalari zuri-gorriak.

  • Sabin Merino. Argazkia: EFE

    Sabin Merino, Real Madrilen aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Partizanen aurka jokatuko du ostegun honetan San Mamesen Europa Ligako partida. Lehen itzuliko partidan, zuri-gorriek 0-2 irabazi zuten, baina Sabin Merinok argi utzi du ezin direla erlaxatu.

"Belgraden partida ona egitetik gatoz, baina ezin gara erlaxatu. Garaipenaren bila atera behar gara lehen minututik", azpimarratu du Sabin Merinok. "Irabaztea lortzen badugu, sailkapenean ondo jarriko ginateke nahiz eta bi partida garrantzitsu geratuko zaizkigun oraindik", gaineratu du jokalari zuri-gorriak.

Urdulizeko joklariak argi dauka Athleticen jokatzea oso zaila dela, baina pozik dago orain arte egindako lanaz. "Oso zaila da talde honetan hasieratik jokatzea. Orain taldea oso ondo dabil, eta zaila da hasierako hamaikakoan sartzea. Aukerak aprobetxatu beharra dago, eta hori egiten saiatzen naiz. Bigarren B Mailatik Lehen Mailara iristen zarenean, maila honetan jokatzeko gai izango ote zaren galdetzen diozu zure buruari. Orain, Lehen Mailan jokatzeko gai naizela uste dut", adierazi du Sabin Merinok.

 

rinok.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic