Itxi

Athletic Club

Bolada ona, moztuta

Ligako etenaldia ez zaio ondo etorri Athletici

Agentziak | Erredakzioa

Talde zuri-gorria bolada onean zegoen galdialdiaren aurretik, baina txapelketara itzultzean Granadaren aurka porrota jaso du, itxura kaskarra emanda.

  • Granada-Athletic. Argazkia: EFE

    Granada-Athletic (2-0) partidako irudia. Argazkia: EFE

Athletici ez zaio Ligako geldialdia ondo etorri. Selekzioen partiden eraginez, bi asteko geldialdia izan dute Lehen Mailako taldeek eta txapelketara itzultzean, Athleticek etenaldiaren aurretik izan zuen bolada onari agur esan dio.

Granadaren aurkakoa izan zen geldialdiaren osteko lehen partida eta zuri-gorriek porrota jaso zuten (2-0). Valverdek zuzentzen duen taldeak joko ona azaldu eta garaipenak lortu zituen Valentziaren, Sportingen, Betisen eta Partizanen aurka (bi aldiz, joneko eta itzulerako partidetan). Ligaren etenealdiaren aurretik jokatutako azken partidan ere, Espanyoli irabaztea lortu zuten.

Itxura kaskarra eman zuen Athleticek Granadan, baina ez dute porrot horri bueltak emateko denborarik. Ostegun honetan Augsburgen aurka jokatuko dute Europa Ligan eta garaipena lortuz gero, F multzoko lehen postua ziurtatuta izango dute.

Augsburgen aurka garaipena lortzeko, ordea, Athleticek Granadan azaldutako jokoa asko hobetu beharko du. Gainera, talde alemaniarra denboraldi hasiera kaskarra konpontzen ari da, eta iragan jardunaldian 0-4 irabazi zion Sttutgarti Bundesligako partida.