Itxi

Athletic Club

Sei gol bost partidatan

Aduriz da Europa Ligako golegile nagusia

Agentziak | Erredakzioa

UEFAko estatistika ofizialen arabera, aurrelari donostiarrak bederatzi erremate bakarrik behar izan ditu sei gol sartzeko.

  • Aritz Aduriz, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Aritz Aduriz, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Aritz Aduriz Athleticeko jokalaria da Europa Ligako golegilerik onena, bost partidatan sei gol eginda.

Adurizen atzetik, Augsburgeko Raul Bobdalilla (bost gol) dago, eta, ondoren, lau golekin, hauek daude: Fernandao (Fenerbahçe), Franco Di Santo (Schalke 04), José Callejón eta Manolo Gabbiadini (Napoli), Oumaru Abubakar eta Andrija Zivkovic (Partizan) eta Pierre-Emerick Aubameyang (Borussia Dortmund).

Sei gol horietako lau Augsburg taldeari egin dizkio donostiarrak; bi, San Mamesen, eta beste bi, WWK Arenan. AZ Alkmaarri eta Partizani egin dizkio beste biak.

UEFAko estatistika ofizialen arabera, aurrelari donostiarrak bederatzi erremate bakarrik behar izan ditu sei gol sartzeko.

Augsburgi egindako azken bi golak kontuan izanda, Adurizek 12 egin ditu dagoeneko Europan Athleticekin, Markel Susaetak beste. Fernando Llorente bakarrik dago sailkapen horretan horien gainetik, 16 gol sartu baitzituen Bilboko taldearekin txapelketa horretan.

lketa horretan.