Itxi

Athletic Club

Polemika

Karra Elejaldek Athletici buruz esandakoei erantzun die San Josek

L.E. | eitb.eus

Aktore arabarrak polemika piztu du As kirol egunkarian, talde zuri-gorriaren filosofiak "barregurea" ematen diola esan duenean.

  • Mikel San Jose. Argazkia: EiTB.

    Mikel San Jose. Argazkia: EiTB.

Mikel San Josek Twiterreko bere kontu pertsonala erabili du Karra Elejaldek Athleticen filosofiari buruz egindako komentarioei erantzuteko.

Aktore gasteiztarrak honakoa esan du talde bilbotarraren filosofiaz galdetu diotenean: "Niri barregurea ematen dit, Toledokoak eta errioxarrak euskal jokalariak izan behar dute orain, eta nafarrak ere! Talde horretan erkidego ezberdinetako jokalariek jokatzen dute. Eta frantziar batek edo atzerriko beste jokalari batek euskal abizena duenean, bere bila joan behar dute! Hori bai, gero ez dute arazorik atzerriko entrenatzaileak kontratatzeko orduan. Euren oinarria euskal jendea denean horrela aritzea ez da oso normala. Barre egiteko modukoa da".

Adierazpen horiek ez dituzte batere ondo hartu Athleticen, eta Mikel San Josek Karra Elejalderi erantzun egin dio Twitter bidez:

t="utf-8">