Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 12:00etan

Euskal derbi orekatua jokatuko dute Athleticek eta Realak

eitb.eus

Bilbotarrak bigarren dira sailkapenean eta ez dute partidarik galdu jokatutako 10 jardunaldietan. Donostiarrak, berriz, laugarren dira, sei puntura.

  • Derbia 12:00etan jokatuko dute, Lezaman. Argazkia: EiTB.

    Derbia 12:00etan jokatuko dute, Lezaman. Argazkia: EiTB.

Athleticek eta Realak euskal derbia jokatuko dute Lezaman 12:00etatik aurrera, eta partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Joseba Agirreren jokalariek ez dute aurtengo denboraldian partidarik galdu: jokatutako 10 jardunaldietan, 9 garaipen eta berdinketa bat erdietsi dute.

Igor San Miguelen taldea ere denboraldi hasiera oso ona egiten ari da eta laugarren da sailkapenean, bilbotarrengandik sei puntura.

Gauzak horrela, neurketa oso lehiatua eta orekatua espero da Lezaman.