Itxi

Athletic Club

2-1

Athleticek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 2-1 galdu du Calderonen. Laportek sartu du 0-1ekoa eta Saulek banakoa (1-1) egin du atsedenaldira iritsi aurretik. 66. minutuan Griezmannek gola sartu eta partida erabakita utzi du.

  • Atletico-Athletic. Argazkia: EFE

    Saulek Athleticigola sartu dion unea. Argazkia: EFE

Athleticek 2-1 galdu du Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen. Talde bizkaitarrak aurkariak baino hobeto jokatu du, baina gehiegi barkatu du Oblak atezainak defendatutako atearen aurrean eta Simeonek zuzentzen duen taldeak ez du barkatu izan dituen aukera urrietan.

Atletico Madrilek bizi ekin dio partidari, baina Athleticek azkar erreakzionatu eta baloiaren jabe egin da. Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldea nagusi izan da lehen zatianeta nagusitasun horrek saria izan du 27. minutuan. Beñatek kornerra bikain atera eta Laportek sare barrura bidali du errematea, 0-1ekoa eginez. Lehen zatiko abagune onenak Athleticek izan ditu. Adurizek pase luze bat jaso, kontrola egin eta bere errematea Oblak atezainak desbideratu du. Zuri-gorriek izan duten beste aukera argi bat Adurizen jokaldi baten ostean iritsi da, baina Beñat ez da pasea jasotzera iritsi, Oblak aurreratu baita. Lehen zatia talde bizkaitarraren aldeko emaitzarekin bukatuko zela ematen izan du, baina justu atsedenaldira iritsi orduko, Saulek banakoa sartu du (1-1) Kokek ateratako kornerra sare barrura errematatuta.

Bigarren zatian ere Athletic izan da jaun eta jabe. Valverdek zuzentzen dituen mutilek bigarren gola sartzeko abaguneak izan dituzte, baina ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. 49. minutuan Bovedak jokaldi ona egin, arean barneratu da, eta bere erdiraketa Oblaken eta Atletico Madrileko defentsen atean desbideratu dute. Jarraian, Beñatek pase ezin hobea eman dio Adurizi, aurrelaria bakarrik geratu da atezainaren aurrean, baina kale egin du.

Atletico Madrilek abagune bakarra izan du bigarren zati guztian eta berean, gola sartu du. Mikel Ricok huts egin du aldentzerakoan, baloia Griezmanni iritsi zaio, eta frantziarrak ez du Iraizozen aurrean barkatu (2-1). Gola jaso ostean Athletic berdinketa lortzen saiatu da estrategi jokaldien bitarez, baina ezin izan dute abagune argirik sortu eta Atleticok eskuratu ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Giménez, Godin, Filipe; Saul, Gabi, Koke, Carrasco (Correa, 57. min); Griezmann (Savic, 87. min) eta Vietto (Fernando Torres, 60. min).

1 - Athletic Club: Gorka Iraizoz; Eneko Boveda (Susaeta, 70. min), Xabi Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (Mikel Rico, 58. min), Beñat; Oscar de Marcos, Raul Garcia, Iñaki Williams (Kike Sola, 85. min); eta Aduriz.

Golak: 0-1, 26. min: Laporte. 1-1, 45. min: Saul. 2-1, 66. min: Griezmann.

Epailea: Martinez Munuera.

rtinez Munuera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic