Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek ez du ezustekorik nahi Linenseren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek asteazken honetan, 20:00etan, jokatuko dute Balompedica Linenseren aurka final-hamaseirenetako itzulerako partida. Joanekoan, Athletic 0-2 nagusitu zen.

  • Kike Sola. Argazkia: EFE

    Kike Sola. Argazkia: EFE

Athleticek Linenseren aurka jokatuko du asteazken honetan Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partida, 20:30ean, San Mamesen. Joaneko partidan 0-2 irabazi zuten zuri-gorriek.

Ernesto Valverdek atsedena emango die hasierako hamaikakoan ohikoak diren jokalariei; Beñati, Adurizi eta Raul Garciari, esaterako. Bestalde, Mikel Ricok, Javi Erasok eta Kike Solak hasieratik jokatzeko aukera izango dute.

Eguneko albiste txarra Ander Iturrasperen lesioa izan da. Minutuak hartzeko partida aproposa zuen Abadiñoko jokalariak, baina min hartuta dago, eta baja izango da. Lesionaturik dauden Iñigo Lekue eta Ibai Gomez ere baja izango dira.

Valverdek deialditik at utzi ditu; Elustondo, Boveda, Viguera eta Iturraspe, besteak beste.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Herrerin; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Rico; Sabin Merino, Eraso, Susaeta; eta Sola.

Real Balompedica Linense: Mateo; Palancar, Chen, Joe, Gallardo; Guerra, Ismael Chico, Juampe, Zamorano; Mauri edo Buitrago eta Copi.

Epailea: Xavier Estrada Fernandez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.00.

g>20.00.