Itxi

Athletic Club

Errege Kopako zozketa

Athletic - Vila-real eta Eibar - Las Palmas, final-zortzirenetan

eitb.eus

Joaneko partidak San Mamesen eta Ipuruan jokatuko dituzte urtarrilaren 6an, eta astebete geroago itzulerakoak, etxetik kanpo.

1:26

Vila-real eta Las Palmas dira Athletici eta Eibarri Errege Kopako final-zortzirenetan egokitu zaizkien aurkariak. Joaneko partidak etxean jokatuko dituzte bi euskal taldeek urtarrilaren 6an, eta itzulerakoak, berriz, astebete geroago, urtarrilaren 13an, etxetik kanpo.

Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketak:

· Athletic - Vila-real

· Eibar - Las Palmas

· Bartzelona - Espanyol

· Valentzia - Granada

· Mirandes - Deportivo

· Cadiz - Celta

· Betis - Sevilla

· Rayo - Atletico Madril