Itxi

Athletic Club

Asteazkenean, 12:00etan

Athleticek Adurizen zalantza du Vila-realen aurkako partidarako

Agentziak | Erredakzioa

Aurrelari zuri-gorria min hartuta dago, eta ez da azken unera arte jakingo jokatzeko prest egongo den. Beñat eta Laporte hamaikakora itzuliko dira.

1:27

Athleticek eta Vila-realek Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko dute asteazken honetan, 12:00etan, San Mamesen. Bi taldeak sailkapenaren goialdean daude Ligan eta lehia ikusgarria espero dute Katedralean.

Ernesto Valverde entrenatzailearen kezka nagusia Aritz Adurizen egoera fisikoa da. Aurrelaria minduta dago, eta zalantza da asteazkeneko partidarako. Markel Susaeta eta Sabin Merino ere zalantza dira, min hartuta daudelako. Bestalde, Aymeric Laporte eta Beñat Etxebarria hamaikakora itzuliko dira. Iago Herrerin izango da atezaina partida honetan. Hogei jokalariz osatutako deialdia egin du Valverdek eta bi jokalari deialditik at utzi beharko ditu. Elustondo eta Viguera deialditik at geratu dira.

Vila-realen aldetik, Marcelino entrenatzaileak, Roberto Soldado, Manu Trigueros eta Jonathan Dos Santos jokalariak deialditik at utzi ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat, San Jose; Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

Vila-real: Barbosa, Rukavina, Musacchio, Pablo Íñiguez, Adrián Marín; Pina, Rodri, Nahuel, Samu Castillejo; Leo Baptistao eta Samu Garcia.

Epailea: Clos Gomez.

Campo: San Mames (12:00etan).

es (12:00etan).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic