Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:30ean

Athletic, Adurizen bajarekin Camp Noura

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonaren aurka jokatuko dute zuri-gorriek igande honetan, 20:30ean. Aritz Aduriz zigortuta dago, eta baja izango da.

1:17

Athletic eta Bartzelona hiru aldiz ariko dira elkarren aurka hamar egunetan eta igande honetan, 20:30ean, jokatuko dute lehen partida Camp Noun. Igandekoa, Ligako partida izango da, eta asteazkenean jokatuko da Kopako final-laurdenetako joaneko partida San Mamesen. Denbraldi honetan sei aldiz neurtuko dituzte indarrak bi talde hauek; Superkopako bi partidak, Ligako lehen itzuliko partida, bigarren itzuliko norgehiagoka eta Errege Kopako kanporaketako bi lehiak.

Aritz Adurizen baja garrantzitsua izango du talde zuri-gorriak Camp Noun. Aurrelariak bost txartel hori pilatu ditu Ligan eta partida bateko zigorra bete beharko du. Min hartuta dagoen Raul Garcia ere baja izango da. Bestalde, Aymeric Laporte eta Iñigo Lekue zalantza dira. Javi Eraso eta Sabin Merino, aldiz, hasierako hamaikakoan egongo dira. Badirudi, Boveda, Gurpegi, San Jose eta Muniain hasierako hamaikakoan egongo direla De Marcosen, Laporteren, Beñaten eta Lekueren ordez.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Claudio Bravo; Dani Alves, Mascherano, Piqué, Alba: Rakitic, Sergio Busquets, Iniesta; Messi, Suarez eta Neymar.

Athletic: Iraizoz; Boveda, Gurpegi, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Iturraspe; Williams, Eraso, Muniain; eta Sabin Merino.

Epailea: Mateu Lahoz.

Ordua: 20:30ean.

Zelaia: Camp Nou.

trong>Camp Nou.

trong>Camp Nou.