Itxi

Athletic Club

Tenerifen

Beste porrot bat hartu du Bilbao Athleticek (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Lehen itzulia etxetik kanpo garaipenik lortu gabe amaitu dute zuri-gorriek. Lozanok eta Yerayk (bere atean) egin dituzte partidako golak.

  • Remiro, Bilbao Athleticeko atezaina. Argazkia: EiTB.

    Remiro, Bilbao Athleticeko atezaina. Argazkia: EiTB.

Tenerifek etekina atera dio Bilbao Athleticen bizkortasun faltari eta garaipen erosoa lortu du, zelai gainean bizkaitarrak baino askoz gehiago izan ez den arren.

Bilbotarrei gaztetasuna eta sailkapenean duten egoera nabaritu zaie 24. minutuan. Kanariarrek falta bat atera dute zelai erdi ingurutik eta Lozanok, penalti puntutik, baloia atean sartu du buruarekin errematatuz.

Bilbao Athletic apur bat suspertu da eta hobeto ari zenean iritsi da bigarren gola. Saul Garciaren erdiraketa Yerayk bere atean sartu du, baloia urruntzen saiatu denean.

Fitxa teknikoa:

2 - Tenerife: Dani Hernández, Raúl Cámara, Carlos Ruiz, Jorge Sáenz, Saúl García; Alberto, Aitor Sanz (Martínez, 80. min), Vitolo; Suso, Omar (Cristian García, 68. min) eta Lozano (Nano, 57. min).

0 - Bilbao Athletic: Remiro; Ramalho, Yeray (Córdoba, 46. min), Gil, Saborit; Vesga (Bengoa, 68. min), Jon Iru; Etxeberría, Aketxe, Seguín; eta Guruzeta (Santamaría, 78. min).

Golak: 1-0, 24. min: Lozano. 2-0, 40. min: Yeray, bere atean.

 

t="utf-8">