Itxi

Athletic Club

Athletic-Bartzelona

Luis Enriqueri ez zaio gustatzen Kopako partida zuzenduko duen epailea

Agentziak | Erredakzioa

Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida jokatuko dute Athleticek eta Bartzelonak San Mamesen. Gonzalez Gonzalez epaileak zuzenduko du neurketa eta Barça kexatu egin da.

0:27

Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida San Mamesen, asteazken honetan. Norgehiagoka Gonzalez Gonzalez epaileak zuzenduko du, eta Bartzelonari ez zaio gustatu.

Luis Enrique kexatu egin da partida zuzenduko duen epaileagatik. Ligako Espanyol-Bartzelona derbia epaitu zuen Gonzalez Gonzalezek eta Bartzelonako jokalariek talde perikitoak gogorregi jokatu zuela uste dute. "Harritu egin nau partida honetarako epaile hau jartzeak. Dugun aurrekariarekin ez da albiste ona guretzat. Epailearentzat eta bi taldeentzat albiste txarra dela uste dut", esan du Luis Enriquek.

Athleticen inguruan, hauxe esan du Bartzelonako entrenatzaileak: "Aurkari zaila izango dugu aurrean eta Kopako partidak ez du Ligakoarekin zerikusirik izango". Athleticen aurkako partidarako Luis Suarezen helegitearen erantzunaren zain dago Barça eta Messi zalantza da, min txiki bat baitu.

xiki bat baitu.

xiki bat baitu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic