Itxi

Athletic Club

Igandean, 12:00etan

Eibarrek boladari eutsi eta ezustean harrapatu nahi du Athletic

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrak bederatzigarren dira sailkapenean, armaginengandik 8eta Europako postuetatik) bost puntura.

  • Bi taldeak Europako postuengatik borrokan ari dira. Argazkia: Efe.

    Bi taldeak Europako postuengatik borrokan ari dira. Argazkia: Efe.

Eibar sailkapeneko seigarren postuari eusten saiatuko da San Mamesen, Athleticen aurka jokatuko duen euskal derbian (12:00etan).

Jose Luis Mendilibarren mutilek 33 puntu dituzte, Sevillak baino bat gehiago, eta bosgarren garaipena jarraian lortu nahi dute. Aurreko jardunaldietan, armaginek 13 gol egin eta bi bakarrik hartu dituzte. Boladan dira gipuzkoarrak, azken lau partidak irabazita (Atleticok bezala).

Athleticen egoera, berriz, bestelakoa da. Ligako azken hiru jardunaldietan ez dute garaipenik lortu, eta Kopan aurrera egitea zail dute, Bartzelonarekin San Mamesen 1-2 galdu ostean.

Ligako azken bi jardunaldietan, zuri-gorriek Sevillarekin (2-0) eta Bartzelonarekin (6-0) galdu dute. Hala ere, bederatzigarren dira sailkapenean, Europako postuetatik bost puntura.

Gorka Iraizoz atezainak ezin du jokatu zigortuta dagoelako. Raul Garcia eta Iturraspe, berriz, min-hartuta daude. Eibarri dagokionez, Jaime eta Escalante min hartuta daude. Peleteiro deialdian sartu da.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Herrerín; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Muniain, Susaeta; eta Aduriz.

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, David Juncà; Keko Gontán, Escalante o Adrián, Dani García, Takashi Inui; Sergi Enrich eta Borja Bastón.

Epailea: Jesus Gil Manzano (Extremadurakoa.

Estadioa: San Mames.

Ordua: 12:00etan.

12:00etan.

12:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic