Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athletic, finalerdien bila Camp Noura

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonak 1-2 irabazi zuen final-laurdenetako joaneko partida. Zuri-gorriek kanporaketa irauli nahi dute gaur, 21:30ean. De Marcos deialditik at geratu da.

1:20

Athletic gaur bertan (21:30ean) itzuliko da Camp Noura Bartzelonaren aurka Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida jokatzeko. San Mamesen jokatu zen joaneko partidan Bartzelona nagusitu zen 1-2ko emaitzarekin.

Eibarren aurka lortutako garaipenak (5-2), indarra eman dio Athletici eta kanporaketa iraultzen saiatuko dira zuri-gorriak. "Galtzeko gutxi eta irabazteko asko dugu. Daukagun guztiarekin erasora jo behar dugu", adierazi du Ernesto Valverde entrenatzaileak. Oscar De Marcos deialditik at geratu da gainkarga bat duelako. Denboraldi honetan bigarrenez geratu da De Marcos deialditik kanpo.

Bartzelonaren aldetik Luis Enrique Martinezek zalantza ugari ditu hamaikakoa osatzeko. Arda Turan sukarrarekin da, eta ez da taldearekin entrenatu. Sergio Busquets ere ez zen atzo entrenatu eta gaur Iniesta ez da lan saioan egon.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Pique, Mascherano, Adriano; Busquets, Rakitic, Sergi Roberto; Messi, Suarez, Neymar jr.

Athletic: Iago Herrerin; Boveda, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Sabin Merino, Muniain, Eraso; eta Aduriz.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Ordua: 21:30.

Zelaia: Camp Nou.

Camp Nou.

Camp Nou.

Camp Nou.

Camp Nou.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic