Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 18:15ean

Athleticek Getaferen aurka jokatuko du, Europako postuei begira

Agentziak | Erredakzioa

Ernesto Valverdek duen kezka bakarra jokalarien egoera fisikoa da, izan ere, 72 ordu pasa dira bakarrik Bartzelonaren aurkako Kopako kanporaketa jokatu zutenetik.

  • Aduriz, Getaferi San Mamesen sartutako gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Aduriz, Getaferi San Mamesen sartutako gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek Getafen jokatuko du larunbat honetan, Europako postuetan sartzeko helburuarekin, Eibarren aurkako garaipen handiaren eta Bartzelonaren aurka emandako itxura onaren osatean. Madrildarrek, berriz, sailkapenean gora egin nahi dute.

Kopatik kanpo geratu arren, talde zuri-gorria indartuta atera zen Nou Campetik, izan ere, Bartzelona estu eta larri jarri zuten lehen zatian, markagailuan 0-1 aurrea hartuz.

Bilbotarrek barruak hustu zituzten, eta orain ligan jardun behar dute buru-belarri, otsailaren 18an Marseillako Olympiquen aurka Europa Ligan lehiatu arte.

Ernesto Valverdek duen kezka nagusia bere jokalarien egoera fisikoa da, duela 72 ordu eskas pasa direlako Bartzelonaren aurkako kanporaketa jokatu zutenetik.

Ustezko hamaikakoak

Getafe: Guaita; Damián Suárez, Vergini, Cala, Roberto Lago; Lacen, Juan Rodríguez; Pedro León, Víctor Rodríguez, Moi Gómez; eta Álvaro Vázquez.

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Eraso, Susaeta; eta Aduriz.

Epaileak: Estrada Fernández (kataluniarra).

Estadioa: Coliseum Alfonso Pérez.

Ordua: 18:15ean.

: 18:15ean.

: 18:15ean.