Itxi

Athletic Club

Porrota San Mamesen

Historia errepikatu egin du Bilbao Athleticek (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriak galtzaile atera dira berriro San Mamesen eta sailkapeneko azken postutik irten ezinda jarraitzen dute. Aketxek penalti bat huts egin du eta neurketa 10 jokalarirekin amaitu dute.

  • Ager Aketxe. Argazkia: EiTB.

    Ager Aketxe. Argazkia: EiTB.

Alex Morenoren golak jokoan zeuden hiru puntuak eman dizkio Elxi, San Mamesen Bilbao Athleticen aurka jokatutako partidan. Bilbotarrek, gainera, penalti bat huts egin dute, eta bolada txarrari eusten diote Bigarren Mailan daudenetik.

San Mamesen jokatzen ari diren beste partidetan bezala, Bilbao Athleticek jokoa zuzendu du, baina azkenean puntuak aurkariarentzat izan dira. Elxek neurketa serioa egin du, eta arrisku handia sortu du.

Zuri-gorriek ez dute batere zorterik aurten, penaltiak ere sartu ezinik dabiltza. Orain arte lau bota dituzte, eta ez dute bat bera ere asmatu. Gaur Ager Aketxe izan da kale egin duena. Aurreko partidetan, Iker Guarrotxena (birritan) eta Unai Lopez ez dira baloia atean sartzeko gai izan.

Emaitza honekin, bizkaitarrak gero eta zailago dute sailkapeneko azken postutik ateratzea. 10 puntura dute salbazioa jada.

Fitxa teknikoa:

0 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxeberria, Yeray (Seguín, 65. min), Ramalho, Gil, Iriondo; Unai López (Jon Ander, 90. min), Undabarrena, Vesga (Guarrotxena, 73. min); Aketxe; eta Santamaría.

1 - Elche CF: Javi Jiménez; Caro, Armando, Lolo (Isidoro, 23. min), Álex Martínez; Espinosa (Hugo Fraile, 76. min), Ilie, Mandi, Álex Moreno; Héctor (Eldin, 59. min) eta Sergio León.

Golak: 0-1, 59. min: Alex Moreno.