Itxi

Athletic Club

Lezaman

Raul Garcia entrenamenduetara itzuli da

Erredakzioa

Athleticeko erdilariak ezker belauneko lotailuan II. graduko lesioa jasan zuen Sevillaren aurka urtarrilaren 9an eta Olympique Marsellaren aurkako kanporaketarako prest egon daiteke.

0:52

Athletic astearte honetan itzuli da entrenamenduetara, Getaferen aurka garaipena lortu ostean. Zuri-gorriak datorren larunbatean Vila-realen aurka jokatuko duten norgehiagoka prestatzen hasi dira.

Lezamako lan saioko berritasun nagusia Raul Garcia berdegunean ikustea izan da. Athleticeko erdilariak ezker belauneko lotailuan II. graduko lesioa jasan zuen urtarrilaren 9an Sevillaren aurkako partidan eta lautik sei astera artean baja izango zela argitaratu zen.

Raul Garciak bakarrean egin du entrenamendua. Oraindik ez dago taldekideekin entrenatzeko moduan, baina Olympique Marsellaren aurkako Europa Ligako kanporaketa jokatzeko prest egotea espero dute klubean.

o dute klubean.

o dute klubean.