Itxi

Athletic Club

Prentsaurreakoa

Zidane: 'Ez du ematen Adurizek 35 urte dituenik'

Agentziak | Erredakzioa

"Athletic talde oso indartsua da, oso ona, eta badakigu noren aurka lehiatuko garen", esan du madrildarren entrenatzaileak.

  • Zinedine Zidane. Argazkia: Efe.

    Zinedine Zidane. Argazkia: Efe.

Zinedine Zidane Real Madrileko entrenatzaileak Athleticen indarra azpimarratu du. Bilbotarrek eta madrildarrek larunbatean jokatuko dute Liga partida, Bernabeun. Halaber, Zidane Adurizi buruz aritu da, 35 urte dituela "ez duela ematen" esan du.

"Athletic talde oso indartsua da, oso ona, eta badakigu norekin neurtuko ditugun indarrak. Aduriz bezalako jokalari garrantzitsua dute, batez ere estrategia-jokaldietan. 35 urte dauzka, baina ez du ematen. Berak golik sar ez dezan ahaleginduko gara", esan du Zidanek prentsaurrekoan.

rentsaurrekoan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic