Itxi

Athletic Club

6 hilabeterako baja

Iker Undabarrena, baja denboraldi osorako Bilbao Athleticen

Agentziak | Erredakzioa

Talde zuri-gorriko jokalariak min hartu zuen Valladoliden aurkako partidan. Athleticek jakinarazi duenez, haustura du ezker belauneko aurreko lotailuan eta barne meniskoan. Sei hilabeterako baja da.

  • Iker Undabarrena. Argazkia: EiTB

    Iker Undabarrena Valladoliden aurkako partidan lesionatu zen unea. Argazkia: EiTB

Iker Undabarrena Bilbao Athleticeko jokalariak min hartu zuen larunbateko Valladoliden aurkako partidan eta Athleticek jakinarazi duenez, baja izango da denboraldi osorako. Undabarrenak haustura du ezker belauneko aurreko lotailuan eta barne meniskoan.

Bilbao Athleticeko jokalariak 20 urte ditu, eta minutu gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da, 1.793 minutu pilatuta. Iker Undabarrenak bi partida bakarrik galdu ditu denboraldi honetan; Almeriaren aurkakoa zigortuta egon zelako, eta Teneriferen aurkakoa arazo fisikoen eraginez. Baja garrantzitsua izango da Zigandak zuzentzen duen taldean.

n duen taldean.

n duen taldean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic