Itxi

Athletic Club

Realaren aurkako derbian

Athleticek helegitea aurkeztu du San Josek ikusitako txartelagatik

Erredakzioa

Realaren aurkako derbian San Josek ikusitako txartel horia errekurrituko du Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordean. Raul Garciaren txartelagatik ez du helegiterik aurkeztuko.

  • Mikel San Jose. Argazkia: EFE

    Mikel San Josek derbian txartel horia ikusten duen unea. Argazkia: EFE

Athletic Clubek helegiteak aurkeztuko ditu, Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordean, Mikel San Jose jokalariari Athletic Club-Reala derbian erakutsi zioten txartel horia dela eta.

San Josek txartel horia ikusi zuen partidako 27. minutuan "aurkari bati falta egiteagatik", Sanchez Martinez epaileak aktan jarri zuenez. Orain, Lehiaketa Batzordeak erabaki beharko du helegiteak onartzen dituen.

Bestalde, Athleticek ez du Raul Garciak derbian ikusi zuen txartel horia errekurrituko eta txartelen zikloa bete duenez, baja izango da Valentziaren aurka.

 

aurka.

 

aurka.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic