Itxi

Athletic Club

Zenbaki ikusgarriak ditu

Aduriz: 'Taldeak asko laguntzen nau'

Agentziak | Erredakzioa

Aurrelari zuri-gorriak 30 gol egin ditu denboraldi honetan, 'Dani bezalako mito bat berdintzeak ilusio asko egiten didala, eta pozik horregatik ere bai.

  • Aritz Aduriz. EFE

    Aritz Aduriz. EFE

Aritz Aduriz sasoiko dago eta bere bolada onak ez duela amaierarik dirudi. Coruñako Deportivoren kontra hiru gol egin zituen bart San Mamesen Athleticen 4-1eko garaipenean.

Aurrelari zuri-gorriak 40 partida baino gehiago jokatu ditu aurten, 3.500 minutu baino gehiago eta bere zenbakiak ikusgarriak dira; 30 gol egin ditu jada. Deportivoren kontra partida borobila egin zuen, 'nik uste partidu polita egin dugula. Argi dago lau gol sartzea ez dela erraza, baina gehiago izan zitezkeen (ere bai). Taldea oso sendo egon da atzean, ia-ia aukerarik ez dute egin beraiek, eta nik uste guk aukera asko eduki ditugula, eta pozik gaude egindako lanarekinn.

Ernesto Valverdek nahi zuen Valentzian egindakoa berrestea, 'bai, hori da. Nik uste bilatzen ari garena gero eta talde kontundenteagoa, konstanteagoa izaten; hori da nik uste garrantzitsuena, ez irregularra izatea, konstanteak izatea gure jardueretan, eta, batez ere, beti konpetitzea ahalik eta hoberen. Gero, emaitzak batzuetan onagoak edo txarragoak izaten dira, baina behintzat jakitea beti guk ahal dugun hoberen konpetitzen dugula, eta horren bila gabiltza. Nik uste hori da bidea', gehitu zuen Adurizek.

Azken partidetan, gorabehera batzuk, zalantza batzuk zeuden, baina Deportivoren kontra uxatu egin du Athleticek, 'beno, azkenean ez da batere erraza. Aurrean aurkariak daude, eta beraiek ere lan ona egiten dute. Ez da erraza beti partidu borobila, egitea. Gu horretan saiatzen gara, beti hiru puntuak lortzen, eta ahal baldin bada partidu onak egiten, baina aurrean taldeak ere bere lana egiten du, eta batzuetan horrek ere ez dizu uzten'.

Adurizek taldekideen laguntza eskertu nahi du, 'argi dago eskerrak eman behar ditudala, ze azkenean taldeak asko laguntzen nau. Nik suerte asko daukat hor goian egoteko eta jokaldi horiek bukatu ahal izateko, eta, bueno, eskerrak eman besterik gabe ezin dut.

Daniren errekorra berdindu du donostiarrak, denboraldi batean, 30 gol, 'bai, bueno. Zer esan Dani bezalako mito bat berdintzeak ilusio asko egiten didala, eta pozik horregatik ere bai.

egatik ere bai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic