Itxi

Athletic Club

Joaneko partida

Landutako garaipena lortu du Athleticek, euritearen erdian (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek gutxieneko abantailarekin ekingo diote itzulerako neurketari, Mestallan. Bigarren gola egiteko aukera argiak izan dituzte. Partidako gol bakarra, Raul Garciak egin du.

  • Raul Garcia, neurketako gol bakarra ospatzen. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia, neurketako gol bakarra ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek aurrea hatu du Velntziaren aurka Europa Ligan jokatzen ari den final-zortzirenetako kanporaketan. Raul Garciak egin du partidako gol bakarra, Beñaten egindako erdiraketa bikaina buruz errematatuz.

Gol bakarreko aldea izan arren, emaitza bat dator Ernesto Valverdek atarikoan aurreikusitakoarekin, entrenatzaileak garrantzia eman baitzion golik ez jasotzeari. Gary Nevillen taldeak garesti ordain dezake Bilbon golik ezin ez izana.

Hala ere, markagailua labur geratu da bilbotarrek zelai gainean egindakoa ikusita. Lehoiak izan dira erasora gogo gehien atera direna, eta Aritz Adurizek aukera argiak barkatu ditu, bi batez ere, 24. eta 92. minutuetan.

Lehenengo aukeran, jaurtiketa desbideratuta atera zaio baloia ikusgarri kontrolatu eta Matthew Ryan atezainaren aurrean bakar-bakarrik geratu ostean. Bigarrenean, baloia gora joan zaio, kontraeraso batean valentziako defentsak ezustean harrapatuta.

Azkenean neurketa 1 eta 0 amaitu da, eta, ondorioz, kanporaketa Mestallan erabakiko da.

 

Ficha técnica:

1 - Athletic Club de Bilbao: Iago Herrerín; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (Mikel Rico, m.82), Beñat; Susaeta (Elustondo, m.73), Raúl García, Muniain (Sabin Merino, m.54); y Aduriz.

0 - Valencia CF: Ryan; Barragán, Mustafi, Abdennour, Gayá; Javi Fuego, Parejo (Alcácer, m.82), Danilo; Piatti (André Gomes, m.70), Rodrigo (Feghouli, m.86) y Negredo.

Gol: 1-0, m.20: Raúl García.

0: Raúl García.