Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Ezinean berriro ere Atleticoren kontra (0-1 )

eitb.eus

Fernando Torresek lehen zatian egindako gola nahikoa izan zen hiru puntuak Cholo Simeoneren taldeak erdiesteko.

  • Beñat eta Godin. EFE

    Beñat eta Godin. EFE

Athleticek eta Madrileko Atleticok BBVA Ligako 34. jardunaldiko partida jokatu zuten San Mameseko futbol-zelaian.

Lehen zatian ez zen jaberik izan, ez ziren ia gol abaguneak egon eta nahiko parekatuak izan ziren lehenengo 45 minutu horiek, halere, 38.ean Griezmannek eskuin hegaletik erdiratu eta Fernando Torresek buruz egin zuen gola Atletico Madrilentzat.

Bigarren zatian aldaketa gutxi. Ernesto Valverderen gizonak nahi, baina ezin ibili ziren. Atleticoren defentsa serio eta zorrotza nahikoa izan zen puntuak ihes egiteko.

HAMAIKAKOAK

Athletic: Iraizoz, De Marcos, Boveda, Etxeita (San Jose), Balenziaga, San Jose, Beñat, Susaeta (Lekue), Muniain (Williams), Raul Garcia eta Viguera.

Atlético: Oblak, Juanfran, Godin (Lucas), Savic, Filipe Luis, Augusto, Saul, Koke, Thomas (Carrasco), Griezmann eta Fernando Torres.

GOLA

0-1, 38', Torres

-1, 38', Torres