Itxi

Athletic Club

Igandean, 12:00etan

Athleticek 5. postua ziurtatu nahi du, jaistear den Levanteren aurka

Agentziak |Erredakzioa

Lehoiek baja garrantzitsuak dituzte; azkena, Oscar de Marcos eskuin-hegalarena.

  • Oscar de Marcos, Levanteren aurka San Mamesen jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Oscar de Marcos, Levanteren aurka San Mamesen jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Athleticek bosgarren postua ziurtatu nahi du Ciutat de Valencian Levanteri irabazita. Rubiren taldea bigarren mailara jaistear da, azken jardunaldian izandako emaitzen ondorioz.

Zuri-gorriek bertan jokatutako azken bi partidak irabazi dituzte, eta oraingoan Europarako sailkapen matematikoa ziurtatu nahi dute. Hori lortuz gero, Athleticek hirugarren urtez jarraian jokatuko luke Europan, eta bosgarrenez azken zazpi denboraldietan.

Lehoiek baja garrantzitsuekin jarraitzen dute. Azkena, Oscar de Marcos eskuin-hegalekoarena. Aritz Aduriz, Aymeric Laporte eta Sabin Merino dira lesionatuta dauden beste jokalariak.

 

Ustezko hamaikakoak:

Levante: Mariño, Pedro López, Medjani, Feddal, Juanfran; Verdú, Lerma, Camarasa, Morales edo Cuero; Rossi eta Deyverson o Casadesús.

Athletic: Iraizoz; Bóveda, Etxeita, San José, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Raúl García, Muniain; eta Williams.

Epailea: Iglesias Villanueva (galiziarra).

Estadioa: Ciutat de València.

Ordua: 12:00.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic