Itxi

Athletic Club

Ostiralean, zozketa

Athletic, UEFA Europa Ligako aurkarien zain

eitb.eus

Multzoen faseko aurreneko partidak datorren hilean jokatuko dira, irailaren 15ean eta 29an. Azken jardunaldia, aldiz, abenduaren 8an izango da.

  • Athletic, berriro ere Europan

    Athletic, berriro ere Europan

Athleticek UEFA Europa Ligako aurkariak ezagutuko ditu ostiralean. Grimaldi Forumen egingo da zozketa, 13:00etan.

Guztira 48 talde egongo dira, hamabi ontzitan banatuta, koefizientearen arabera. Multzo bakoitzak 12 ontzietako talde bat hartuko du.

Multzoen faseko aurreneko jardunaldiak irailaren 15ean eta 29an jokatuko dira, hirugarrena urriaren 20an izango da, laugarrena eta bosgarrena azaroaren 3an eta 24an jokatuko dira, eta azken jardunaldia, aldiz, abenduaren 8an izango da.

 

 

trong>