Itxi

Athletic Club

Irteera

Borja Viguerak Sportingen jokatuko du

Erredakzioa

ETBk jakin ahal izan duenez, aurrelariak Sportingen jokatuko du denboraldi honetan. Athleticek berriro errekuperatzeko aukera izango du denboraldi amaieran.

  • Borja Viguera. Argazkia: EFE

    Borja Viguera. Argazkia: EFE

Borja Viguerak Sportingen jokatuko du 2016-2017. denboraldian Athleticekin akordiora iritsita. ETBk jakin ahal izan duenez, aurrelariak astearte honetan pasako du azterketa medikua Asturiaseko taldearekin eta bere talde berriarekin entrenatzen hasiko da.

Viguerak Athleticekin duen kontratua 2017ko ekainaren 30ean amaitzen da, baina klubak jokalaria errepeskatzeko aukera gordeko du. Talde zuri-gorriak 2014ko ekainaren 13an fitxatu zuen Borja Viguera Alavesetik, baina Athleticen ez du aukera asko izan, eta Sportingen saiatuko da bere kalitatea erakusten.

atea erakusten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic