Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Borja Viguera Sportingeko jokalaria da jada

Erredakzioa

ETBk aurreratu zuen bezala, aurrelariak Sportingen jokatuko du denboraldi honetan eta hurrengoan. Athleticek berriro erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.

ETBk aurreratu zuen bezala, Borja Viguerak Sportingen jokatuko du denboraldi honetan eta beste urtebeterako kontratua ere sinatu du talde asturiarrarekin. Sportingek eta Athleticek ofizial egin dute akordioa. Viguerak astearte honetan pasako du azterketa medikua Sportingekin eta bere talde berriarekin entrenatzen hasiko da.

Viguerak Athleticekin duen kontratua 2017ko ekainaren 30ean amaitzen zen, eta klub zuri-gorriak jokalaria berrerosteko aukera gordeko du. Athleticek 2014ko ekainaren 13an fitxatu zuen Borja Viguera Alavesetik, baina Athleticen ez du aukera asko izan, eta Sportingen saiatuko da bere kalitatea erakusten.

atea erakusten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic