Itxi

Athletic Club

Lehen partida ofiziala

7-2 eta 4-2, San Mamesen jokatu diren Athletic-Rapid partiden emaitzak

Agentziak | Erredakzioa

Adiskidantzazko bi partida jokatu ditu Bilbon Austriako taldeak, 1924. eta 1973. urteetan, bietan zuri-gorriek irabazi dute.

  • Jose Ángel Iribar

    Jose Ángel Iribar

Athletic Club eta Vienako Rapid taldeek hirugarren aldiz jokatuko dute San Mameseko futbol-zelaian Europa Ligako bigarren jardunaldian.

Aurrenekoa 1924. urtean izan zen, Mister Pentland entrenatzailea zela lagunartekoa jokatu zuten Austriako taldearen bidai bat aprobetxatuz; 7-2koa izan zen emaitza.

Bigarren neurketa Athleticen 75. urteurrenean jokatu zuten, Real Madrilekin eta Bayern Munichekin batera. Partida hartan 4 eta 2 irabazi zuten bilbotarrek Rojo, Villar, Lasa eta Carlos jokalarien golekin.

Mirolad Pavic zen entrenatzailea eta honako hau hamaikakoa: Iribar, Aranguren, Larrauri, Zubiaga (Nuñez), Guisasola, Rojo II, Lasa, Villar, Arieta (Carlos), Uriarte eta Rojo I.

I.