Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Rapid Vienari irabaztera behartuta dago Athletic

Agentziak | Erredakzioa

Sassuoloren kontra 3-0 galdu ondoren Ernesto Valverderen taldeak ezin du huts egin San Mamesen.

1:07

Athletic Clubek Vienako Rapid taldea hartuko San Mamesen Europa Ligako bigarren jardunaldian gaueko 21:05ean.

Talde zuri-gorriak 3-0 galdu zuen lehen partidan Italian US Sassuoloren kontra, Rapidek, ordea, 3-2 gainditu zuen Genk taldea. Beraz, nahitaezkoa da garaipena eskuratzea sailkatzeko aukerak gehiago ez murrizteko.

Hamaikakoan aldaketa asko ez dira espero, hori bai, Iago Herrerinek atea defendatuko du; baliteke Xabi Etxeita hasieratik jokatzea Yeray Alvarezen ordez eta Iker Muniainen edo Sabin Merinoren parte hartzea dudan dago.

Vienako taldea hirugarren da Austriako ligan. Jokalari guztiak ditu prest eta Louis Schaub erdilaria golegile onena bezala. Erdilaria Bost gol egin ditu jada.

Ustezko hamaikakoka

Athletic Club: Iago Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.

Rapid: Strebinger; Pavelic, Schösswendter, Dibon, Schrammel; Mocinic, Grehovac; Schaub, Schwab, Traustason; eta Joelinton.

Epailea: Tony Chapron (Frantia).

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 21:05.