Itxi

Athletic Club

Porrota Genken aurka

Valverde: 'Lehen zatian oso txarto jokatu dugu, hori izan da gakoa'

Agentziak | Erredakzioa

"Bigarren zatian arriskatu egin dugu eta gora joan gara, baina Genkeko hamaika jokalariak atzean sartuta egin direnez ezin izan dugu aukera argirik sortu", azaldu du bilbotarren entrenatzaileak.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

    Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

Ernesto Valverderentzat jokatutako "lehen zati txarra" izan da Athleticek Genken aurka jasotako porrotaren zergatia. Zuri-gorriek 2 eta 0 galdu dute Europa Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldian.

"Lehen zatia irekia izan da, baina gehiago lortu behar genuen. Genkek eta guk antzeko aukerak izan ditugu, baina eurek 1 eta 0ekoa egin dute. Bigarren zatian arriskatu egin dugu eta gora joan gara, baina eurek atzean sartu dira eta ezin izan dugu aukera argirik sortu. Gakoa lehen zatian egon da", esan du Valverdek.

n du Valverdek.