Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:45ean

Athleticek Europarako bideari eutsi nahi dio Vila-realen auerrean

Agentziak | Erredazioa

Valverdek ezin izango ditu Oscar de Marcos eta Ander Iturraspe erabili, biak min hartuta daudelako.

  • Aduriz eta Williams, Vila-reali kopan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Aduriz eta Williams, Vila-reali kopan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek Europako postuetan sartu nahi du berriro, igandean San Mamesen Vila-reali irabazita. Talde horia Ligako goiko postuetan da.

Talde bilbotarra zazpigarren da, Europa Ligako postuetatik bi puntura eta Txapeldunen Ligako postuetatik lau puntura. Bilbotarrek lehenbailehen ahaztu nahi dituzte Osasunaren aurka, etxean, eta Espanyolen aurka, kanpoan, lortutako berdinketak. Valentziaren, Realaren eta Sevillaren aurkako partidetan emandako maila ona berreskuratu nahi dute lehoiek.

Horretarako, Ernesto Valverderek etenaldiaren aurretik min hartuta zituen jokalariak ere jokatzeko prest ditu: Beñat, Laporte, San Jose eta Etxeita. Oscar de Marcos eta Ander Iturraspe, berriz, lesionatuta daude.

Espainiako selekzioarekin jokatu dutenak ere (Aduriz, Kepa eta Williams) jokatzeko moduan dira.

 

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Kepa: Bóveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

Vila-real: Asenjo, Mario, Álvaro, V. Ruiz, Jaume Costa; Bruno, Trigueros, Castillejo, Roberto Soriano; Sansone eta Bakambu.

Epaileak: Sánchez Martínez (Murtzia).

Estadioa: San Mamés

Ordua: 20:45.

/b> 20:45.