Itxi

Athletic Club

13. jardunaldian

Athleticek Las Palmasen galdu du partida kaskar batean (3-1)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Las Palmasen hiru txinparta nahiko izan dira hiru puntuak Kanaria Handian uzteko. Athelticek ez du partida ona egin, eta Adurizek bi txartel hori ikusi ditu.

  • Las Palmas 3 - Athletic 1 / EFE.

    Las Palmas 3 - Athletic 1 / EFE.

Athleticek Las Palmasen zelaian galdu du (3-1). Amaierako markagailuan alde handiegia dago bi taldeen artean, baina inork ez du nagusitasun handia erakutsi. Zurigorriek, hala ere, ez dute irabazteko meriturik egin, eta aurkaria oso eraginkorra izan da. Oraindik ez dute etxean galdu.

Bi taldeek oso sartuta hasi dute neurketa; Athletic, hobeto. Zurigorriek sentsazio bikainak eman dituzte hasieran. Lehenengo arrisku jokaldia zalantzazkoa izan da.

Lehenengo arrisku jokaldia zalantzazkoa izan da. Adurizek baloia kontrolatu du area barruan, 5. minutuan, Beñaten pase on baten ostean. David Garcia eta Bigasen artean, lurrera joan da, baina epaileak ez du penaltia adierazi.

Zurigorriak nagusi izan dira lehen ordu laurdenean. Hala ere, Las Palmasek abagune bikaina izan du 16.ean. Vierari gutxigatik joan zaio kanpora, zutoinetik oso gertu. Etxekoek ezin izan dute joko askorik sortu, eta Athletic ondo defendatzen ari zen.

Minutuak pasa ahala, jokoaren maila jaitsi da, baita aukeren kopurua ere. Itzali egin da neurketa. Athleticek presioa jaitsi duenean, kanariarrek baloia atera ahal izan dute atzetik, erosoago.

Lehen zatiko azken minutuetan, biak hutsean joango zirela zirudienean, Prince Boatengek barrura bultzatu du Michelen pase bat eskuinetik. Txinparta bat izan da, baina lehenengo aldea jartzeko balio die etxekoei.

Gutxi aldatu da kontua bigarren zatian. Las Palmasek baloia mantendu du, eta Athelticek izin izan dio probetxurik atera peloia izateari. Adurizek abagune ona izan du 5 minutura, area barrutik, baina hurrengo jokaldian, Yerayk baloia galdu ostean, Momok bigarrena egin du kontraerasoan.

Gero eta zailago

Athleticek asko kostatu zaio abaguneak sortzea, eta Las Palmasek askoz hobeto aprobetxatu ditu bereak. Aldeko bi gol izanda, etxekoak nahi zuten lekuan zeuden, eta zurigorriak, aldiz, gidoia aldatzera behartuta zeuden, lanean hastera behartuta.

Roque Mesak eta Vierak beren taldea zuzendu dute azkartasunez Athleticen areari begira. 68.an, zurigorriek arriskua ikusi dute berriz beren atean, baina pilota zutoinera joan zaio Las Palmasi. Athletic, ezin norgehiagokan sartuta, guztiz kanpoan geratu da Adurizek bi txartel hori ikusi dueneann. Bigarrena protesta egiteagatik izan da.

Micheli sorbaldan jo dio baloiak area barruan, eta penaltia adierazi du epaileak. Zalantzagarria. Raul Garciak gola egin du hamaika metroetatik eta berriz esnarazi du Athletic. Susaetaren jokaldi batean, Elustondok eta Lekuek berdindu ahal izan dute. Atera errematatu dute, baina Javi Varas atezaina bikain egon da.

Kontraeraso batean, Vierak hirugarrena egin du. Gol handia izan da kanariarrarena. Areatik kanpo sartu du, Yeray eta Keparen gainetik baloia pikatuta.

Athleticen porrotaren ostean, 20 punturekin daude zurigorriak, oraindik Europako postuetatik at.

postuetatik at.