Itxi

Athletic Club

3-1

Derbia irabazi eta zazpigarren postua kendu dio Athleticek Eibarri

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrek eta eibartarrek norgehiagoka bizia jokatu dute. Beñat, Iñaki Williams, Sergi Enrich eta Iker Muniain izan dira golegileak.

  • Beñatek gol ederra sartu du, faltaz. Argazkia: Efe.

    Beñatek gol ederra sartu du, faltaz. Argazkia: Efe.

Athleticek sailkapeneko zazpigarren postua kendu dio Eibarri, San Mamesen  jokatutako derbi bizian. Neurketa 3 eta 1 amaitu da. Zuri-gorrien golak Beñat Etxebarriak, Iñaki Williamsek eta Iker Muniainek egin dituzte. Armaginena, berriz, Sergi Enrichek.

Lehen gola lehen zatiaren amaieran egin du Beñatek, falta bat zuzenean bikain jaurtita. Bigarren zatian, Williamsek 2 eta 0ekoa egin du; Enrichek, buruz, 2 eta 1ekoa 70.ean, eta Muniainek 3-1ekoa, kontraerasoan, norgehiagokako azken minutuan.

Garaipen honi esker, eta nahiz eta Aduriz eta Raul Garcia gabe jokatu, Ernesto Valverderen taldea Europan jokatzeko postuetako lehian sartu da berriro. Eibarrek arriskua sortu du partida osoan, baina bilbotarrak hobeto aritu dira atera jaurtitzerakoan.

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic: Kepa; Bóveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Susaeta (Eraso, 64. min), Muniain, Sabin Merino (Saborit, 74. min); eta Williams (Villalibre, 84. min).

1 - Eibar: Riesgo; Arbilla, Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Fran Rico (Jota Peleteiro, 86. min), Dani García; Pedro León, Adrián (Rubén Peña, 60. min), Inui (Kike García, 82. min); eta Sergi Enrich.

Golak: 1-0, m.42: Beñat. 2-0, m.66: Williams. 2-1, m.70: Sergi Enrich. 3-1, m.91: Muniain.

m.91: Muniain.