Itxi

Athletic Club

Txipreko talderik onena

APOEL: historia gutxi Europan, baina etxean galdu gabe

M.D. | eitb.eus

Zipreko taldeak ez du oraindik galdu GSP zelaian, euskal futbolarekin zerikusia duten jokalari batzuekin.

1:27

Athletic faboritoa da Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketan APOEL Nikosiaren kontra, baina Zipreko taldea kontuan hartzekoa da. Uharteko taldean euskal futbolarekin zerikusia duten jokalari batzuk jokatzen dute.

APOELen ibilbidea Europan laburra da, eta izen txikikoa da, baina hala ere, Txapeldunen Ligako azken zazpi edizioetatik bostetan egotea lortu du. Aurten, izan ere, Galeseko TNS eta Norvegiako Rosenborg kanporatu zituen, baina atarikoan kanporatu zuen Kopenhagek, 86. minutuan jasotako gol baten ondorioz.

Europa Ligan, lider bukatu zuen B Multzoan. Olinpiakosi irabazi zion Grezian (0-1) eta etxean (2-0), eta Nikosian garaipenak lortu zituen Young Boysen aurka (1-0) eta Astanaren kontar (2-0).

Zipreko talderik onena da APOEL. 25 Liga, 21 Kopa eta 13 Superkopa ditu. Nazioarteko arrakastarik handiena Txapeldunen Ligan lortu zuen, 2011-12 denboraldiko final-laurdenetaraino heldu zenean. Kanporaketa horretan Jose Mourinhoren Real Madrilek irabazi zion.

Thomas Christiansen da entrenatzailea. Espainiarekin internazionala eta Bundesligako goleatzailerik onena izan zen. Bere taldean euskal futbolarekin zerikusia duten jokalari batzuk daude, hala nola, Iñaki Astiz iruindarra, Osasunaren harrobikoa; Andrea Orlandi kataluniarra, Alavesen harrobikoa, eta Urko Pardo belgikarra, euskal jatorrikoa.

APOELen izarra Pieiros Sotiriou golegile nagusia da, 23 urtekoa.

Indartsu etxean

Nikosiako taldea Zipreko Ligan hirugarren dago, partida bat gutxiagorekin eta AEK Larnaka eta Limasol liderrek baino 3 puntu gutxiagorekin.

GSP zelaia gotorleku du. Jokatutako hamabi partidetatik hamar irabazi ditu, eta ez du oraindik galdu.

Athelticek Nikosian jokatuko du final-hamaseirenetako itzulikoa, otsailaren 23an 19:00etan. Lehenago, San Mamesen jokatuko dute joanekoa, otsailaren 16an 21:05ean.

16an 21:05ean.

16an 21:05ean.