Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Betiko istorioa

eitb.eus

Talde zuri-gorriak ez zuen hain urrun sailkapena izan, baina beti bezala etxekoen kalitatea nahikoa izan zen kanporaketa erabakitzeko.

  • Saboritek egin zuen Athleticen gola. EFE

    Saboritek egin zuen Athleticen gola. EFE

Athleticek agur esan zion Kopari Camp Nou futbol-zelaian 3-1 galdu eta gero. Ernesto Valverderen gizonek 2-1eko abantaila zuten San Mamesen irabazi ostean, baina ezi izan zioten abantailari eutsi.

Luis Suarezek eta Neymarrek Bartzelonaren aurreneko bi golak egin zituzten, eta kanporaketa bideratuta zegoela zirudienean Saboriten golak esperantza piztu zuen zuri-gorrien artean katalanen izarra berriro agertu arte.

Messik, faltaz, neurketa erabaki zuen beste behin ere  79. minutuan. 

Fitxa teknikoa

3 - Batzelona: Cillessen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rafinha (Rakitic, 80'), Iniesta (Arda, 89'); Messi, Suarez eta Neymar (Denis Suarez, 87').

1 - Athletic Club: Iraizoz; Bóveda, Etxeita (Elustondo, 29'), Laporte, Balenziaga; Beñat, San Jose, Williams, Eraso, Saborit (Susaeta, 79'); Sabin Merino (Aduriz, 46').

Golak:

1-0: Luis Suarez, 35'. 2-0: Neymar (p.), 48'. 2-1: Saborit, 51'. 3-1: Messi, 79'