Itxi

Athletic Club

Lanera buelta

Yerayk taldekideen erritmo berean burutu du entrenamendua Lezaman

Erredakzioa

Barrabiletako minbizia gainditu ostean, astearte honetan normaltasunez osatu du lan-saioa.

1:12

Athletic lanera itzuli da astearte honetan eta albiste ona Yeray Alvarezek eman du. Barrabileko minbizia izan du, eta 2016ko abenduaren 27an egin zioten ebakuntza. Astearte honetan, urtarrilaren 17an, Yerayk entrenamendu osoa burutu du taldekideekin batera.

Bestalde, Sabin Merinok ere lan-saioa normaltasunez osatu du, baina astelehenean Alemaniara joango da pubisetik operatzen den ala ez ikusteko. Xabier Etxeita taldetik at entrenatu da Xabi Clemente prestatzaile fisikoarekin batera eta Iker Muniain gimnasioan ibili da.

Talde zuri-gorria Lehiaketa Batzordeak hartuko duen erabakiaren zain dago Aritz Adurizek eta Beñat Etxebarriak Atletico Madrilen aurka jokatuko duten ala ez jakiteko. Bosgarren txartel horia ikusi zuten Leganesen aurkako partidan, baina Athleticek helegiteak aurkeztu ditu.

aurkeztu ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic