Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athleticek, bajak ahulduta, Simeoneren Atletico hartuko du

Agentziak | Erredakzioa

Valverdek ezin izango ditu teorian titularrak diren lau jokalari erabili: Aduriz, Beñat (biak zigortuta), Kepa atezaina eta Yeray.

  • Beñatek ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako. Argazkia: Efe.

    Beñatek ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako. Argazkia: Efe.

Athleticek Diego Simeoneren Atleticoren bolada ona proban jarriko du igandean. Madrildarrek San Mamesen jokatutako azken lau partidak irabazi dituzte, eta Ligan etxetik kanpo jokatutako azken hirurak ere, eta golik hartu gabe.

Lehoiei dagokienez, taldeak maila eman du Bartzelonaren aurkako Kopa kanporaketan (2-1 eta 3-1), azkenean lehiaketatik kanpo geratu arren. Ligan, 2016a Celtari 2 eta 1 irabazita amaitu zuten, eta 2017ko lehen bi partidetan golik gabeko berdinketak lortu ditu, zortea alde edukita. Ondorioz, bilbotarrak ez daude momenturik onenean.

Ernesto Valverdek ezin izango ditu erabili teorian titularrak diren lau jokalari: Aduriz eta Beñat zigortuta daude, eta Kepa atezaina eta Yeray lesionatuta, atzelari gaztea ia errekuperatuta dagoen arren, tumore bat kentzeko egin zioten ebakuntzatik.

 

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Raúl García, Muniain; eta Williams.

Atletico Madril: Moyá; Vrsaljko, Savic, Godín, Filipe; Gaitán, Saúl, Gabi, Koke; Griezmann eta Gameiro edo Carrasco.

Epailea: Iglesias Villanueva (Galiziako batzordekoa).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 16.15ean.

: 16.15ean.