Itxi

Athletic Club

Bina San Mamesen

Puntu baliotsua atera du Athleticek (2-2)

Agentziak | Erredakzioa

Partida bizia jokatu dute Athleticek eta Atleticok. Kokek, Lekuek, De Marcosek eta Griezmannek egin dituzte golak.

  • Osacr de Marcos eta Koke, partidako golegileetako bi. Argazkia: Efe.

    Osacr de Marcos eta Koke, partidako golegileetako bi. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Atletico Madrilek bina egin dute San Mamesen, partida ona jokatuta. Bi gol izan dira lehen zatian, Kokek eta Lekuek egindakoak, eta beste bi atsedenaldiaren ostean, Oscar De Marcosena eta Antoine Griezmannena.

Lehen gola neurketako hirugarren minutuan iritsi da, Kokek ezkerretik egindako erdiraketa zuzenean Iraizozen atean sartu denean. Atsedenaldiaren atarian, Iñigo Lekuek gol bikaina sartu du, jaurtiketa bortitz baten bidez.

Bigarren zatian, De Marcosek aurretik jarri ditu lehoiak buruz egindako erremate baten bidez, Raul Garciak egindako erdiraketa aprobetxatuta. Bukaerarako 10 minutura, Griezmannek binakoa egin du baloia ikusgarri errematatuta.

Emaitza honen ondorioz, bi taldeek ezin izan dute euren helburuetan aurrerapausorik eman: Simeoneren taldeak Txapeldunen Liga jokatzeko aukerak sendotu nahi zituen, eta Athleticek, berriz, Europa Ligako postuetan sartu.

Hala ere, biek ontzat eman dute emaitza, aurrean izan zuten aurkaria kontuan izanda. Gainera, Atleticok ez du lehen aldiz San Mames berrian garaipenik lortu.

 

Fitxa teknikoa

2 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (Mikel Rico, 89. min), San José; Raúl García, Muniain (Susaeta, 83. min), Lekue; eta Williams (Villalibre, 83. min).

2 - Atletico Madril: Moyá; Vrsaljko, Godín, Giménez, Filipe Luis; Koke, Gabi (Torres, 57. min), Saúl, Carrasco (Correa, 65. min); Griezmann eta Gameiro (Gaitán, 65. min).

Golak: 0-1, 3. min: Koke. 1-1, 42. min: Lekue. 2-1, 55. min: De Marcos. 2-2, 80. min: Griezmann.

min: Griezmann.