Itxi

Athletic Club

Sportingen kontra

Aduriz: 'Igandeko borroka irabaztea espero dut'

eitb.eus

Fernando Amorebieta bere taldekide ohiarekin izango duen lehia polita izango dela iragarri du donostiarrak.

  • Aritz Aduriz. EFE

    Aritz Aduriz. EFE

Aritz Aduriz prentsa aurrean agertu da gaur Lezaman. Igandean Athleticek Xixongo Sportingen kontra jokatuko du San Mameseko futbol-zelaian, biek helburu ezberdinekin ligan, baina behar bera, hiru puntuak lortzea.

Fernando Amorebieta bere taldekide ohiarekin izango duen lehia 'polita' izango dela iragarri du donostiarrak, 'beste edozeinekin izaten den bezala'.

Aduriz baikor agertu da, 'taldeak eman duena ikusita baikor naiz bigarren itzulirako. Edozein talde irabazteko gai gara eta bigarren itzuli oso ona egin dezakegu'.

 

 

>