Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 16:15ean

19 partida Camp Noun irabazi gabe

Agentziak| Erredakzioa

Athleticen azken garaipena 2001. urtean izan zen, zuri-gorriek 1-2 irabazi zuten eta Ezquerrok eta Urzaizek egin zituzten golak.

Athleticek Bartzelonari egingo dio bisita larunbat honetan (16:15) LaLigako 21. jardunaldian.

Camp Nou futbol-zelaian aspalditik ez du garaipenik lortzen talde bizkaitarrak, 2001. urtean 1-2 irabazi zuten azkenekoz Jupp Heynkesekin (1-2); Rivaldok egin zuen etxekoen gola eta Ezquerrok eta Urzaizek zuri-gorrienak.

19 partida daramatza talde zuri-gorriak irabaztea zer den jakin gabe: 15 porrot eta 4 berdinketa.

Galdutako azken 15 partiden emaitzak:

6-0 (2015-2016)

2-0 (2004-2005, 2008-2009, 2011-2012 eta 2014-2015)

2-1 (2005-2006, 2010-2011 eta 2013-2014)

3-0 (2006-2007)

3-1 (2007-2008)

4-1 (2009-2010)

5-1 (2012-2013)

13)