Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 18:30ean

Athleticek Europako bideari heldu nahi dio berriro Deportivoren aurka

Agentziak | Erredakzioa

San Mameseko bolada onari eutsi nahi diote, etxean jokatutako azken 16 partidetatik bakarra galdu baitute.

  • Raúl Garcia, Deportivoren aurkako lehen itzuliko partidan. Argazkia: Efe.

    Raúl Garcia, Deportivoren aurkako lehen itzuliko partidan. Argazkia: Efe.

Athleticek Europarako bidean sartu nahi du berriro Coruñako Deportivori San Mamesen irabaziz. Galiziarrak jaitsieraren mehatxupean daude, azken hiru postuetan dauden taldeek galiziarrak harrapatu eta gainditu nahi dituztelako.

Aurreko jardunaldia oso negatiboa izan zen Athleticentzat, partida ona egin arren Bartzelonarekin 3 eta 0 galdu zuelako.

Lehoiek etekina atera nahi diote San Mamesen duten bolada onari sailkapenean berriro gora egiteko. Bartzelonak bakarrik irabazi du Bilbon aurtengo Ligan, eta zuri-gorriek norgehiagoka bakarra galdu dute etxean jokatutako azken 16 partidetan. 12 garaipen eta hiru berdinketa lortu dituzte. Ligako partidei dagokienez, 10 partida daramatzate San Mamesen galdu barik: zazpi garaipen eta hiru berdinketa.

 

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

Deportivo: Tyton; Juanfran, Arribas, Sidnei, Navarro; Guilherme o Mosquera, Borges; Carles Gil, Çolak, Kakuta; eta Andone

Epailea: Melero López (Andaluzia).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 18:30ean.

: 18:30ean.