Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Garaipen urria lortu du Athleticek, aurkako emaitza irauli arren (3-2)

Agentziak | Erredakzioa

Valverderen gizonek ez dute amore eman eta berehala berdindu due Efremek lehen zatian egindako gola. Hala ere, aukera asko alferrik galdu dituzte eta azkenean alde txikia eramango dute Txiprera.

  • Aritz Aduriz.Argazkia: Efe.

    Aritz Aduriz.Argazkia: Efe.

Athleticek beste partida bat irauli du San Mamesen, zortzigarrena denboraldi honetan, Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketan aurretik jartzeko. Zuri-gorriek 3 eta 2 irabazi diote Txipreko Apoel taldeari. Baina Apoelek bizirik jarraitzen du kanporaketan Nicholas Giannotasek 89. Minutuan egindako golari esker.

Ernesto Valverderen taldeak partida oso ona jokatu du, eta arriskua sortu du behin eta berriro Boy Waterman atezainaren area inguruan. Gainera, Efremen golari aurre egiten jakin dute, eta Mikel Balenziagak, Aritz Adurizek eta Iñaki Williamsek egindako golei esker 3 eta 1 jarri dira aurretik bigarren zatian.

Baina Giannotasek azken minutuetan egindako golak airean utzi du kanporaketa. Final-zortzirenetan zein pasatzen den astebete barru erabakiko da Nicosia hiriko GPS Stadiumean.

 

Fitxa teknikoa

3 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga (Lekue, 56. min); Iturraspe (San José, 56. min), Beñat; Williams (Susaeta, 78. min), Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

2 - APOEL Nicosia: Waterman; Milanov, Merkis, Yambéré, Ioannou; Giannotas, Vinicius, Nuno Morais, Efrem (Aloneftis, 72. min); Bertoglio (De Camargo, 60. min); eta Sotiriou (Astiz, 77. min).

Golak: 0-1, 36. min: Efrem. 1-1, 38. min: Balenziaga. 2-1, 61. min: Aduriz. 3-1, 72. min: Williams. 3-2, 89. min: Giannotas.

min: Giannotas.